Lotura Interesgarriak

  • Baliabideak:

Inplikatutako eragileak

Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Planean inplikatutako eragile nagusiak hauek dira:

- Bozeramaile Batzordea: Udalean ordezkaritza duten partiduetako ordezkariek osatutako gunea. Bere misioa, Planaren garapen egokia zuzentzea da.

- Mahaia Teknikoa: Inplikaturik dauden udal sailetako teknikariek osaturikoa. Beraien misioa aurreikusi diren proposamen eta ekimenak koordinatzea eta uztartzea da.

- Bizikidetza eta Giza Eskubideen Batzordea: Herriko pertsona esanguratsuek osaturiko kontsultarako gunea da. Bere misioa Zarauzko Bizikidetza eta Giza Eskubideen egoera elkarrekin hausnartzea eta aztertzea da.

- Gizarte Hezkuntzako Batzordea: Udalerriko gizarte hezkuntzako eragileen (elkarte eta ikastetxeen) lan eta hausnarketarako gunea da. Bere misioa Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako Heziketan Zarautzen dauden beharrak elkarrekin hausnartzea eta aztertzea da.

- Herriari irekia dagoen gunea: Zarauzko biztanleria osoari irekia dagoen gunea da. Bere eginkizuna aurreikusten diren ekimen ezberdinak aldika gizarteratzea da.

- Koordinazio Arduraduna: Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubide arloan espezializatua dagoen pertsona da. Bizikidetza eta Giza Eskubideen planean inplikaturik dauden eragile guztiak koordinatzea eta aurreikusten diren ekimenak dinamizatzea dira bere funtzioak.

Lotura Interesgarriak

  • Elkarteak: