Ekintza Plana
Lotura Interesgarriak
Printzipio Gidariak
Printzipio gidariak antolakuntzan zentratzen dira eta helburu nagusia lortzeko jarraitu beharreko metodologiak eta prozedurak zehazten dituzte.
Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Planaren printzipio gidariak hauek dira:
a. Parte-hartzea
Bizikidetza eta Giza Eskubideen Udal Planak zarauztar guztien presentzia eta protagonismo zabala barneratzen ditu, dituzten iritziak kontuan hartuz eta dituzten beharrei erantzuna emanez.
b. Aniztasuna
Udal plana herrian dauden sentsibilitate ideologiko guztien parte-hartzean oinarritzen da.
c. Unibertsaltasuna
Plana hurrengo printzipioan oinarritzen da: eskubide guztiak pertsona eta talde guztientzat.
d. Eraginkorra
Planak zarauztarren beharrizanei era eraginkorrean aurre egiteko estrategiak ezartzen ditu.
e. Integraltasuna eta Zeharkakotasuna
Planak ikuspegi sistemikoa erabiltzen du gizarte maila eta udal arloak kontuan hartuz.
f. Iraunkortasuna
Udal planak epe ertain eta luzera jarraipena eta egonkortasuna bermatuko duen oinarria ezartzea du helburu.
2012ko Otsaila
Berriak
Lotura Interesgarriak